Kiroleneko telefonoa badabil berriz

2020/06/02

Kiroleneko telefonoak arazo tekniko bat izan du baina jada konpodua izan da eta deitu daiteke. Barkatu eragozpenak.

Sarbide-frogetan inskribatzeko epea zabaldu da

20/05/06

Maiatzak 6tik aurrera eta finkatu gabe dagoen datararte hurrengo espezialetateetako sarbide-frogen inskripzioa zabaldu da:

  • Atletismoa
  • Futbola
  • Areto-futbola
  • Saskibaloia
  • Eskubaloia
  • Salbamendua eta sorospena
  • Piraguismoa
Inskripzioa eta informazio gehiago

Multikirolak formakuntzako aurkezpen 2. saioa

20/05/05

Maiatzak 6, 19:00tan izango da onlineko saioa. Gogoratu formakuntzan inskribatuta egon behar zarela.

Kirolene Film 2020

20/04/23

Koronabirusak eragindako ez ohiko egoera dela eta, aurtengo Kirolene Film Fest udaostera atzeratu behar izan dugu. Festibala irailaren 30, astezkena, eta urriaren 2a, ostirala bitartean egingo da.

Hau dela eta, lehiaketarako film laburrak aurkezteko epea ere irailaren 7raino luzatuko da.

Erabakia ulertuko duzuelakoan, KFFren antolakuntzatik animatu nahi zaituztegu itxialdia eta uda garaia, abenturazko film labur onenak prestatzen aprobetxatzeko.

Apirilak 23an multikirolak formakuntzaren inguruan egingo den aurkezpena online izango da

20/04/21

Onlineko aurkezpena apirilak 23an 19:00tan izango da eta sartu ahal izateko multikirolak formakuntzan aurreinskripzioa eginda izatea beharrezkoa izango da. Aurreinskripzioa eginda dutenentzat jada, email bitartez harremanetan jarriko gara eta onlineko saiora sartzeko jarraibideak bidaliko ditugu.

Aurreinskripzioa egin nahi baduzu sakatu hemen.