Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Arroilak
Eskalada
Erdi-mailako mendia
Goi-mendia
Neguko kirolak
Eski alpetarra
Snowboard
Talde kirolak
Futbola
Areto-futbola
Saskibaloia
Eskubaloia
Ur kirolak
Bela
Kirol-urpekaritza
Salbamendua eta sorospenak
Banakako kirolak
Atletismoa
Judo
Eskalada
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Kirol-hastapenaren eremuan gauzatuko du jarduera teknikariak, eta kirolarien irakaskuntza eta ikaskuntza-saioak garatuko ditu.

 

Honako hauek berariaz daude haren jarduera eremutik kanpo:

  • Mendi elurtuak eta horietan aurrera egiteko beharrezko izango dituen jarduerak, sokak edota eskalatzeko, alpinismorako, sakanen jaitsierarako edo mendiko eskirako behar dituen bestelako teknika edo material bereziak.
  • Alpinismoaren irakaskuntza, sakanen jaitsiera, eskalada, mendiko eskia.

 

Teknikaria mendizaletasunarekin lotutako erakunde publiko edo enpresa pribatu baten barnean arituko da beti.

 

Lan-erantzunkizunak

 

Teknikari honen lana bere maila baino handiagoko teknikariek eta/edo profesionalek gainbegiratuko dute oro har, eta hauek dira eskatzen zaizkion erantzukizunak:

 

  • Mendizaletasuna irakastea, kirolariak oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak barneratu bitartean.
  • Metodo eta material egokienak hautatzea irakaskuntzarako. Mendizaletasunarekin zerikusia duten alderdiei buruz aholkuak ematea kirolariei.
  • Pertsonak edo taldeak dinamizatzea, haiek jarduera egiten ari direnean.
  • Taldearen segurtasuna zaintzea, haiek jarduera egiten ari direnean.
  • Istripuren bat gertatuz gero edo gaixotasunen bat izanez gero, lehen laguntza ematea sendagilerik ez badago.
  • Funtsezko sorospen-sistemak aplikatzea mendian.
  • Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea.
  • Mendiko ingurumena zaintzen laguntzea.