Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Arroilak
Eskalada
Erdi-mailako mendia
Goi-mendia
Neguko kirolak
Eski alpetarra
Snowboard
Talde kirolak
Futbola
Areto-futbola
Saskibaloia
Eskubaloia
Ur kirolak
Bela
Kirol-urpekaritza
Salbamendua eta sorospenak
Banakako kirolak
Atletismoa
Judo
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Titulu honek ziurtatzen duenez, titularrak bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu batean bere gain hartzeko ezagutzak eta lanbide-gaitasun nahikoak eskuratu ditu.

 

Arroil-jaitsierako jardueretan jardungo du, bai eta kirol-modalitate horretako jarduerak antolatzen ere.

 

Bere jarduera eremutik berariaz kanpo egongo dira alpinismorako, eskaladarako edo eskirako materialak eta teknikak behar dituzten lur-eremuetatik, glaziarretatik eta mendietatik barrena gidatzeko jarduerak.

Titulu honek ziurtatzen duenez, titularrak bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu batean bere gain hartzeko ezagutzak eta lanbide-gaitasun nahikoak eskuratu ditu.

 

Behe mendietatik eta mendi ertainetatik barrena gidaritzan eta laguntzen jardungo du, bai eta mendiko jarduerak antolatzen ere.

 

Jardun-eremutik berariaz salbuetsita dago alpinismoko, eskaladako, eskiko edo sakan-jaitsierako teknikak eta materialak beharrezkoak diren glaziarrak eta lur-eremuak.

Lan-erantzunkizunak

 

Teknikari honi erantzukizun hauek eskatzen zaizkio:

  • Pertsonak edo taldeak menditik barrena gidatzea jarduera egingo den arroiletaraino
  • Pertsonak edo taldeak gidatzea arroilak jaisten ari direnean
  • Arroil-jaitsierako jarduerak programatzea eta antolatzea
  • Arroil-jaitsieraren teknika irakastea
  • Kirol-irakaskuntzaren prozesua ebaluatzea
  • Pertsonaren edo taldearen segurtasuna bermatzea jarduerak iraun bitartean
  • Kirol-erakundeko arduradunak jarduerei buruz emandako jarraibide orokorrak betetzea