Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Salbamendu eta sorospena
Aurkezpena

Salbamendu eta Sorospeneko Kirol Teknikaria izateko erdi mailako titulua bi ziklotan bereizten da: TD1 eta TD II. Goi mailako titulua lortu ahal izateko erdi mailako tituluaz gain batxillergoa edo baliokide bat izatea beharrezkoa da.

 

Erdi mailako ikastoroan zein goi mailakoan salbamendu eta sorospen arloan beharrezkoak diren kirol eta lanbide gaitasunak eskuratzen dituzte.

 

TD I gaitasunak:

  • Ur instalazioetako sorosle
  • Salbamendu eta sorospeneko entrenatzailea (benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak)

TD II gaitasunak:

  • TD I-koak
  • Itsaso, ibai eta urtegietako hondartzetan soroslea
  • Salbamendu eta sorospeneko entrenatzailea (gazte eta junior kategoriak )
  • Epailea
  • Kirol salbamendu eta sorospen eskoletako koordinatzailea
  • Uretako instalazioen edota sorosle taldeen arduraduna

Goi mailako gaitasunak:

  • Salbamendu eta sorospeneko entrenatzaile nagusia (nagusien kategoria)
  • Lehiaketa eta kirol eskoletako zuzendari teknikoa
  • Salbamendu taldeen eta lehen sorospenen koordinatzailea
  • Uretako esku-hartze unitateen koordinatzailea
  • Sorosleen koordinatzailea uretako ingurune eta kirol lehiaketetan

 

Bi zikloetan bloke trinko bat (kirol prestakuntza orokorra), bloke espezifiko bat (salbamendu eta sorospen profesionaleko irakaskuntza) eta praktikak (ur intalazioetan, lehen sorospeneko zentroetan eta kirol klubetan) bereizten dira.

 

Salbamendu eta sorospen Kirol Teknikari graduaren erreferentzia arautzaile nagusiak hauek dira:

  • Ekainaren 24ko 878/2011 Errege Dekretua, Salbamendu eta sorospen Kirol Teknikari titulua ezartzen duena eta irakasteko eta sartzeko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.
  • EDU / 2/2006 Agindua, maiatzaren 3koa, Salbamendu eta sorospen Kirol Teknikari titulua dagokion bitarteko tituluaren hasierako eta amaierako zikloetarako curriculuma ezartzen duena.
Tasa publikoak
1. maila: 400€
2. maila: 600€
Goi maila: ?€