Kirolene Film Fest
KIROLENE FILM FEST, Hezkuntza Sailak eta KIROLENEk (Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa) martxan jarritako ekimena da, Durangoko Udaletxea eta beste entitate batzuen laguntzarekin. Inguru naturalean egindako ekintzak sustatzeko asmoa dauka, hezkuntzan erreferente garen alorra, hain zuzen ere.
Durango
San Agustin Kultur Gunea
2019ko maiatzak 3
Egitaraua - Maiatzak 1- Kirolene Film
18:30 Ateak zabalik eta sarrera erosteko aukera
19:30A LAND SHAPED BY WOMENAnne-Flore Marxer-ek zuzenduta. 
52' - V.O: en - SUB: es // Surf eta snowboard egitera Islandiara doazen bi emakumeren bidaiak aurora boreal eta paisaia paregabez jositako filma dakarkigu, eta emakumezkoen begietatik eskaintzen dizkigu abenturazko kirolak. Honetaz gain herrialdeko gizarte eta politikan dagoen mugimendu feminista ezagutzera ematen du.
Egitaraua - Maiatzak 2- Kirolene Film
18:30 Ateak zabalik eta sarrera erosteko aukera
19:30 Durangaldean ekoiztutako bi film ikusgai:

PASTOREAK - Eukeni Arriortuak zuzendua  // 29' - V.O: eu - SUB: es // Egungo mundo globalizatuan, sentimentuei, balorei eta ohiturei buruzko istorioa da Pastoreak. Bi artzai gaztek, emakume eta gizon, Euskal Herrian sakon sustraitutako ogibideari eusten diote.

TOR - Mikel eta Iñaki Urrestik zuzendua // 40' - V.O: eu - SUB: es // Trigueros ultra traileko lasterkariak berriz ere egingo dio aurre Tor des Geants deritzon lasterketa beldurgarriari, 300 kilometro eta 24 mila metroko desnibelarekin. Erronka fisikoa galanta, eta baita mentala ere.
Egitaraua - Maiatzak 3- Kirolene Film Fest Jaialdia
18:30 Ateak zabalik eta sarrera erosteko aukera
19:00 Kirolene Film Fest jaialdiaren hasiera, Baqué kafe laguntzailearen eskutik kafea, musika eta argazki erakusketa
19:30 Kirolene Film Fest jaialdiaren aurkezpena
1. zatia: Sari banaketa eta saritutako laburmetraien ikuskatzea
20:15 Coffee Break - Hankak luzatu ahal izateko

20:30 Kirolene Film Fest jaialdiaren jarraipena
2. zatia: Sari banaketa eta saritutako laburmetraien ikuskatzea
Eskerrak eta agurra
21:30 Katering-afaria Gora Gora Kafetegia/delicatessen-en eskutik eta musika... 
Maiatzaren 3an hurbildu zaitez Kirolene Film Festera eta sarrerarekin batera jaso ezazu opari bat (+ kamisetak, txapelak, motxilak eta bestelako oparien zozketa)
AURRETIK EROSTEKO SARRERAK
Hiru egunetarako bonoa: 10 €
Eguneko sarrera: maiatzak 1 edo 2: 4 € / maiatzak 3: 5 €

 

NON EROSI AHAL DIRA SARRERAK
Arte eta Historia Museoa Sanagustinalde kalea, 16 48200 Durango, Bizkaia
Telefonoa: 946030020 Faxa: 946201463 Posta elektronikoa: museo@durango.eus
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 10:00 - 13:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatetan: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
Astelehenetan: itxita
San Agustin Kultur Gunean, emanaldia baino ordubete lehenago
Kutxabank-en bidez (komisioa kobratzen du) www.kutxabank.es