EU | ES
Gobierno Vasco

Kirol irakaskuntzak

Kirol Irakaskuntzak jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan lan jarduera garatzeko gaitasuna ematen dizuten prestakuntzak dira. Irakaskuntza ofizialak dira eta hezkuntza sisteman txertatuta daude. Helburu dute zu lan jarduerarako prestatzea kirol modalitate edo espezialitatean.

Kirol praktikaren eboluzioak, jarduera fisikoaren inguruan sortutako eskaerarekin batera (monitoreak, entrenatzaileak, prestatzaileak eta era guztietako kirol profesionalak), profesional horien guztien prestakuntza arautzeko beharra ekarri du. Orain Kirol Irakaskuntzak irakaskuntza ofizialak dira, gaur egungo kirol errealitateari egokituak, eta titulazioei homogeneotasuna eta baliagarritasuna eskaintzen dizkiete, bai akademikoa bai profesionala.

Prestakuntza honetako diziplina guztiek atal bat dute komunean, eta horrez gain, kirol espezialitate bakoitzak berariazko beste bat du: erdi mailakoak bi ikasturte ditu eta erdi mailako Kirol Tekniko titulazioa eskuratzeko balio du; goi mailakoa, berriz, ikasturte bakarrekoa da eta bukatutakoan goi mailako Kirol Tekniko titulazioa izango duzu.

© Kirolene
Telefonoa: 946550743 | Fax: 946030668 | info@kirolene.net