EU | ES
Gobierno Vasco

Legedia

Abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretua argitaratzean, erregimen bereziko irakaskuntzatzat hartu zen kirol-teknikarien prestakuntza, eta horrela, titulazio ofizial bihurtuta, prestakuntza mota hauen eskaintzan eta garapenean aldaketa kualitatibo handia eman zen. Halaber, Errege Dekretu horrek xedatzen du kirol teknikarien prestakuntza hezkuntza arloan konpetentziak dituzten Autonomia Erkidegoek egiaztatutako zentroetan burutu behar dela.

Aldaketa ematen da maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoarekin, Hezkuntzari buruzkoarekin, horrexekin arautu baitziren lehenengo aldiz Kirol Irakaskuntzak hezkuntzari buruzko lege batean. Izan ere, orduan eman zitzaien horiei hezkuntza sistemak eskaintzen dituen gainerako irakaskuntzen pareko tratamendua, hau da, lehen ez zuten baliagarritasun akademikoa eta profesionala.

Kirol Irakaskuntzak hezkuntza sistemaren parte izanda, ezinbestekotzat jo zen 1913/1997 Errege Dekretua eguneratzea, eta orduan garatu zen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta gaur egun indarrean dagoena.

© Kirolene
Telefonoa: 946550743 | Fax: 946030668 | info@kirolene.net