EU | ES
Gobierno Vasco

Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Arroilak
Eskalada
Erdi mailako mendia
Goi mendia
Neguko kirolak
Eski alpetarra
Snowboard
Talde kirolak
Futbola
Areto-futbola
Saskibaloia
Eskubaloia
Ur kirolak
Bela
Urpekaritza
Salbamendua eta sorospenak
Banakako kirolak
Atletismoa
Judo
Erdi mailako mendia
Aurkezpena

Erdi-mailako mendiko erdi-mailako Kirol Teknikari ikastaroa udako ibilaldi eta zeharkaldietan eskarmentua duten mendizaleentzat da, bai eta natura-inguruneari eta ingurumenari dagokienez sentsibilizatuta dauden pertsonentzat ere.

Ikastaro honetan, honako hauek landuko dira:

  • Ikasleak erdi-mailako mendietan barrena taldeak zein norbanakoak gidatzen trebatu, udan zein neguan.
  • Ikaslea mendiko ingurumenarekin zerikusia duten kontuen irakaskuntzan gaitu.

Gure metodologiak jardueraren benetako praktikaren bidez irakatsi nahi dizkie ezagutzak eta eskarmentua ikasleei. Horregatik, gela barruko saio motzez gain, Euskal Herriko mendilerro eta mendietan (Durangaldea eta Urbasa) zein Pirinioetako eremuetan (Linza eta Lizara bailarak) egingo dugu lan, batik bat.

Prestakuntza honen ildo nagusiak honako hauek dira:
  • Erdi-mailako mendietako jarduerak prestatzerakoan eta garatzean aurki ditzakegun hainbat konturen azterketa, talde-gidaritzaren eta irakaskuntza kognitiboaren zein hezkuntza-irakaskuntzaren ikuspegitik.
  • Erdi-mailako mendietako udako zein neguko segurtasun-gidalerroak ezagutu eta menderatu: orientazioa eta nabigazio meteorologikoa, ARVA bidezko bilaketak, eremu elurtuen interpretazioa eta soka erabiltzeko oinarrizko teknikak.
  • Ikasleak mendietako ingurumen-alderdiak transmititzeko hezi eta gaitu.

Kiroleneren prestakuntza hau AEGMk (Mendiko Gidarien Espainiako Elkartea) onartua da. Hala, prestakuntza-prozesua bukatutakoan, izangaiek UIMLA (Erdi-mailako Mendietako Gidarien Nazioarteko Egiaztagiria) eskuratu ahal izango dute, AEGMren bitartez.
 

Bigarren maila honetan, Erdi-mailako mendietako espezialitateko Mendi-kirol eta Eskaladako Kirol Teknikari Titulua lortuko duzu.

© Kirolene
Telefonoa: 946550743 | Fax: 946030668 | info@kirolene.net