Hezkuntza eskaintza Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
| Presentación Goi-mailako mendiko erdi-mailako eta goi-mailako Kirol Teknikari prestakuntza alpinismoa, mendiko eskia eta harkaitzetako eskalada menderatzen dituzten kirolarientzat da.
Gure metodologiak jardueraren benetako praktikaren bidez irakatsi nahi dizkie ezagutzak eta eskarmentua ikasleei. Horregatik, gela barruko saio motzez gain, erdi-mailako landako lana Pirinioetan egingo dugu, Ordesa, Tena, Aiguastortes eta Gavarnie bailaretan, batik bat. Ikastaroaren amaieran, Alpeetako Chamonixera ere joango gara, izangaia inguru glaziarrean barneratzeko eta udarako ohiko jarduerak egiteko. Goi-mailan, Alpeetan egin ohi dugu lan, Chamonix, Cogne, Overland eta Gran Paradison, bereziki. Prestakuntza honen ildo nagusiak honako hauek dira:
Kirolenek Europako beste prestakuntza-ikastetxe batzuekin elkarlanean dihardu, ENSArekin (Eski eta Alpinismo Eskola Nazionala, Frantzia) eta estatuko Pobla de Segur BHIrekin (Katalunia) eta Benasqueko Eskolarekin (Aragoi), hala irakasle eta ikasleen trukean nola mendi-tekniketan eta programazio pedagogikoetan. Prestakuntza hau AEGMk (Mendiko Gidarien Espainiako Elkartea) onartua da. Hala, goi-maila bukatutakoan, izangaiek UIAGM egiaztagiria eskuratu ahal izango dute, AEGMren bitartez. Bigarren mailan, Goi-mailako Mendietako espezialitateko Mendi-kirol eta Eskaladako Kirol Teknikari Titulua lortuko duzu. Goi-mailan, Goi-mailako Mendietako espezialitateko Mendi-kirol eta Eskaladako Goi-mailako Kirol Teknikari Titulua lortuko duzu.
|