EU | ES
Gobierno Vasco

Sarbidea

ERDI MAILA

Erdi mailara heldu ahal izateko, beharrezkoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eta proba bat gainditzea (berariazko proba).

 

DBHko titulua ez badu, baina 17 urte baditu, sartzeko aukera ere badago heldutasun proba bat gaindituta (sartzeko proba orokorra), berariazko probaz gain.

 

Erdi Mailako Kirol Irakaskuntzak gainditzen dituztenek Erdi Mailako Kirol Teknikari titulua lortuko dute dagokion espezialitatean.


GOI MAILA

Goi mailara heldu ahal izateko, beharrezkoak izango dira Batxilergo eta Kirol Teknikari titulua, dagokion modalitate edo espezialitatekoa. Zenbait modalitate eta espezialitatetan proba bat gainditzea edota kirol merituak egiaztatzea ere beharrezkoa izango da.

 

Batxilergoko titulua ez dutenentzat ere sarrera proba dago, baina 19 urte izan behar dituzte, edota 18 urte baldin eta aurreko titulua ere badute, hau da, lortu nahi den horrekin lotutako Teknikari titulu bat.

 

Goi mailako Kirol Irakaskuntzak gainditzen dituztenek Goi Mailako Kirol Teknikari titulua lortuko dute dagokion espezialitatean. Titulu horrekin unibertsitateko hainbat ikasketetara sartu ahal izango da.

© Kirolene
Telefonoa: 946550743 | Fax: 946030668 | info@kirolene.net