EU | ES
Gobierno Vasco

Kirol irakaskuntzak

KIROLENE EAEko Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoa da, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailekoa, eta 2006an sortu zen kirolari buruzko ikasketei balio profesionala eta akademikoa emateko asmoz. Honi esker, Irakaskuntza hauek erdi mailako eta goi mailako titulazio bihurtu dira eta lan egiteko, beste ikasketa batzuk egiteko eta unibertsitatera joateko aukera ere ematen dute. Gaur eguneko Hezkuntza Sisteman (LOE, 2006) Erregimen Bereziko Irakaskuntzen barruan daude.

KIROLENE da ikaskuntza hauek eskaintzen dituen IKASTETXE PUBLIKO OFIZIAL BAKARRA EAEn. Ikastetxearen egitura aitzindaria da, formazio arautuaz gainera beste atal bi ere badauzka eta: I+G+I eta etengabeko formazioa. KIROLENEN ahalegin handia egiten da gaitasun profesionala hobetzeko eta kirolen garapena kontuan hartuta gaitasun berriak lortzeko.

Gaur egun KIROLENEN Errege Dekretupean dauden kirol-modalitate eta espezializate guztiak eskaintzen dira: Mendiko kirolak eta Eskalada (mendi ertaina, goi mendia, arroilak eta eskalada), Neguko kirolak (snowboard eta eski alpetarra), Atletismoa, Eskubaloia, Futbola, Areto-Futbola eta Saskibaloia. Etorkizunean Errege Dekretupean argitaratuko diren modalitate eta espezializate berriak apurka-apurka gehitzen joango zaizkio hezkuntza eskaintzari.

Kirol hastapenean, kirol teknifikazioan eta gidaritzan edo kirol praktikan jardun nahi dutenek, baita entrenamenduan, taldeen eta goi mailako kirolarien zuzendaritzan eta goi mailako gidaritzan ere, KIROLENEN daukate kalitatez eta ofizialki egiteko aukera.

© Kirolene
Telefonoa: 946550743 | Fax: 946030668 | info@kirolene.net