EU | ES
Gobierno Vasco

Zer ikasten den

Kirol Irakaskuntzan modalitate ezberdinak ikasi daitezke. Kirolenek eskaintzen dituenak honako hauek dira:

- Mendi-kirolak eta eskalada

- Neguko kirolak

- Atletismoa

- Saskibaloia

- Futbola

- Areto-futbola

- Eskubaloia

- Bela apareilu finko eta librearekin

 

Modalitate bakoitza iraupen aldakorreko ataletan antolatzen da, eta atalok, aldi berean, prestakuntza moduluetan antolatuta daude.

Modulu horietan ezagutza teorikoak eta praktikoak ematen dira. Modalitate bakoitza osatzen duten atalak honako hauek dira:

Kirol irakaskuntzako atal komuna

Atal hauek berdinak dira kirol modalitate eta espezialitate guztietan, baita derrigorrezkoak ere.

 

Kirol irakaskuntzako berariazko atala

Modalitate eta diziplina bakoitzak bereak ditu. Modalitatearen teknikaren, antolaketaren edo metodologiaren berariazko alderdiak lantzen dira.

 

Atal osagarria

Teknologiarekin eta gizartearen eskakizunen aldaketekin lotutako edukiez osatua, betiere abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren babespean sortu ziren kirol modalitate eta espezialitateei dagozkienak.

 

Prestakuntza praktikoko atala

Konpetentziekin lotutako prestakuntza atala da, derrigorrez kirol eta lan esparru errealean burutu behar dena.

 

Bukaerako proiektua

Goi mailan bakarrik. Prestakuntza aldi osoan hartutako ezagutzak bateratzeko helburua izango du. Banakako eta taldeko tutoretzetan oinarrituta antolatuko da. Kirol irakaskuntzako gainerako modulu komunak eta berariazkoak bukatutakoan aurkeztuko da.

 

Aipatutako atal bakoitzak, aldi berean, prestakuntza eta praktika atalak ditu, eta horietako bakoitzak gutxieneko ordu kopurua bete beharra dauka. Kirol modalitate bakoitzari dagokion atalean zehazten den bezala.

 

Behin titulua eskuratuz gero, nahi izanez gero ikasketekin jarrai dezakezu. Arloko ikaskuntza bidea zabalik gelditzen denez, bestelako irakaskuntza batzuetara jo dezakezu, baita unibertsitatekoak ere.

© Kirolene
Telefonoa: 946550743 | Fax: 946030668 | info@kirolene.net