Gobierno Vasco

IZENA EMATEKO   

Izena emango dute zuzendariek, ekoizleek edo haien legezko ordezkariek.
KIROLENE FILM-en izena ematea doakoa da, eta webgune honen bidez egingo da. 

Izena emateko epea 2018ko martxoaren 1etik maiatzaren 1era bitartekoa izango da.

Izena eman online eskatutako datuak adieraziz.

www.wetransfer.com plataformaren bitartez, bidali karpeta trinkotu bat kirolenefilm@kirolene.net helbidera. Karpetak ondoko osagaiak izango ditu: 

 

         Karpetaren izena: jaialdian izena eman duen pertsonaren izen-abizenak

         Filmaren kalitate handiko fitxategi digitala: laburmetraiaren gehienezko iraupena 7 minutu

         Teaserraren kalitate handiko fitxategi digitala: teaserraren iraupena 30 segundu eta minutu baten bitartean

           Filma sustatzeko bi irudi


Filmak ez badaude eginda EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean, jatorrizko bertsioko hizkuntza edozein dela ere, azpitituluak izan beharko dituzte, nahitaez, EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean. Elkarrizketek eta off ahotsek azpitituluak izan beharko dituzte, euskaraz edota gaztelaniaz.
Parte-hartzaileak baimena emango du aurkeztutako obren pasarteak telebistan, zineman nahiz Interneten erabiltzeko, KIROLENE FILM FEST sustatzeko xedez.
Lana onartuz gero, aurretiko hautaketarako kopiak KIROLENE FILM-en artxibo historikoen parte izango dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta KIROLENE sustatzeko baino ezin izango dira erabili. Beste erabileraren bat eman nahi izanez gero, jabeei baimena eskatuko zaie eskubide horiek baliatu ahal izateko.

 

BALDINTZA OROKORRAK 

Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: eskia, snowboarda, alpinismoa, eskalada, abentura- eta mendi-kirolak, muturreko kirolak, urpekaritza, bela, ekologia, ingurumena, etnografia...
2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.
Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina lan bakoitzari dagokion onlineko izena emateko orria betetzea ezinbesteko baldintza izango da.
El Comité de Evaluación realizará una selección previa de los cortos y de los teasers que pasen a la fase de concurso en base a las normas estipuladas por su dirección. KIROLENE FILM se reserva el derecho de modificar la programación.Ebaluaketa-batzordeak laburmetrai eta teaserren aurreaukeraketa egingo du zuzendaritzak ezarritako arauen arabera. KIROLENE FILM-en zuzendaritzak programazioa aldatzeko eskubidea izango du.
 Parte-hartzaileak bermatuko du, batetik, aurkeztu duen lanaren jabetza intelektualaren eskubideak bereak direla, eta, bestetik, KIROLENE FILM-en antolatzaileek ez dutela lan hori jendaurrean erakusteko legezko, kontratuzko edo bestelako eragozpenik. Era berean, bermatuko du badituela filmean agertzen diren elementuen (musika, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsonek edo erakundeek eman beharreko baimenak. Egile-eskubide arloan hirugarrenek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean, parte-hartzaileak KIROLENE FILM-en antolakuntzak kalterik ez pairatzeko konpromisoa hartuko du.
  

BALDINTZA TEKNIKOAK 

Film laburrak ondoko ezaugarriak betetzen dituzten fitxategi digitaletan aurkeztu beharko dira:
  

Bideo-kodeka: H264
Frame size: 1920 x 1080
Audio-formatu estandarra

 

SUSTAPEN MATERIALA 

Izena ematean, filmaren 2 irudi bidali beharko dira, baita film laburraren teaser bat ere, zeinak 30 segundo eta minutu 1 bitarteko iraupena izan dezakeen. Irudiak eta teaserrak jaialdia sustatzeko erreproduzitu, argitaratu edo erakutsi ahal izango dira. Formatu hau hobetsiko da: digitala, 300 dpi, jpeg edo Tiff . Argazkiekin batera, filmaren izenburua, kokalekua eta egilearen kredituak bidali beharko dira. Hautatutako lanen argazkiak KIROLENE FILM-en artxiboetan gordeko dira.

 

LEHIAKETAREN ATAL OFIZIALA 

Filmek baldintza hauek beteko dituzte:


7 minutuko edo gutxiagoko iraupena izan beharko dute, eta nabarmenduko dute aurretik aipatu jardueren kirol- edota natura-ikuspegia, edota haien interes estetikoarekin edota gizarte-interesarekin lotutako ikuspegia, edota haien alderdi komikoa edota filosofikoa.
Teaser bat aurkeztu beharko da, 30 segundo eta minutu 1 bitartekoa, KIROLENE FILM-en webgunean erreproduzitu ahal izateko eta sare sozialetako saria lortu ahal izateko.

 

GOZA EZAZU KIROLENE FILM-EZ DURANGON

Finalistak jaialdiaz gozatzera gonbidatuta egongo dira, eta, aldi berean, aukera ezin hobea izango dute mendiaren eta kanpoko kirolen munduko zuzendari eta eragile garrantzitsuenetako zenbaitekin biltzeko.
Gonbidatu bereziak izanik, finalistek gonbidapena jasoko dute beren filmak gure antzokietan antolatuko den jendaurreko emanaldian aurkezteko.

 

 

© Kirolene
Telefonoa: 946550743 | Fax: 946030668 | info@kirolene.net